XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

19. atala. Elkarrezintasunak. Honako Dekretu honetan ohartemandako laguntzen hartzaile den ezein diru-ezarketak ezingo du beste diru-laguntzarik jaso, baldin eta lehendabizikoei gehituz Europako Ekonomia-Elkartean onartutako dirubide-laguntzen bategiteen mugak gainditzen baditu, diru-laguntzok eman dituen izaera eta ihardute-saila edo administrazioa edozein delarik ere.

ALDIBATERAKO ERABAKIAK Lehena.- Honako Dekretu honetan sartutako egitamuen espedienteak, baldin eta berau indarrean jartzean izapidegintza-aldian baleude, hasierako eskaera aurkezteko unean indarrean zegoen araudipean egongo dira.

Aurrekoa horrela delarik ere egitamuetatik eratorritako Ebazpen onartu edo onartugabeak, Diru-Ezarketarako Laguntza-Egitamuan barne hartutakoen antzerakoenetan sartuko dira.

Industria eta Merkataritza-Sailak, egoera horretatik eratorritako Erabaki eta Erabaki-proposamenen berri emango dio Batzorde Eragileari.

Bigarrena.- II. atalburuko I. saileko 10-1 atalean ohartemandako laguntzak, Itun berri bat izenpetzen ez den bitartean, Industria eta Merkataritza Saila eta Ogasun eta Dirubideetarako Sailak hainbat Dirubide-Erakunderekin 1987ko azaroaren 4ean Ekoizpenerako Diru-Ezarketen Dirubideetarako Itunean araututakoaz araupetuko dira.

ERABAKI GEHIGARRIA II. atalburuko I. saileko 10-2 atalean ezarritako laguntzak ez dira indarrean jarriko harik eta Dekretu honen 3. ataleko 1-B) idazatian ohartemandako Itunea izenpetzen ez den arte.

INDARGETZE-ERABAKIA Urriaren 13ko 328/1987 Dekretua, azaroaren 10eko 349/1987-a eta azaroaren 10eko 350/1987-a indargabetzen dira, Dekretu honetan jasotako Aldibaterako Erabakietan ezarritakoa izan ezik.

AZKEN ERABAKIAK Lehena.- Industria eta Merkataritza Sailburuari Dekretu honen garapen-erabakiak emateko ahalmena ematen zaio.

Bigarrena.- Industria eta Merkataritza-Sailburuari Dekretu honen ezarpenean sor daitezkeen arazoak erabakitzeko eskua ematen zaio Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren argitaratzen den hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1988.eko Uztailak 12. Lehendakariak, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industria eta Merkataritza-Sailburua, RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.